Ekitaldiak kargatzen

13/13 Zigorrik Ez! Manifestazioa

apirilak 9, 2022 / 17:30 - 19:00

KOKAPENA

Donostia

Gaur Donostian 13/13ko auziko epaiaren aurrean protesta egiteko manifestazioa dago 17:30ean. Elkarbizitza demokratikoa eraikitzeko oztopo direlako auzi honetakoa bezalako epaiak, 4 euskal herritar 18 urteko kartzelaldira zigortu dituena.

Urraketez betetako prozesua izan zen 13/13 auzikoa: tratu txar eta eraso sexualen testigantzak entzun genizkien auzipetuei; inkomunikazio aldiko tortura salaketak,etengabeko irregulartasunak, babesgabetasuna eta eskubide urraketak bizi izan zituzten, bis in idem printzipioa bera ere urratu zitzaien (honen arabera pertsona bera ezin da behin baino gehiagotan zigortu gertaera berarengatik).

Euskal presoei laguntza juridiko eta soziala emateagatik epaitu zituzten 7 euskal herritarrak. Espainiako Estatuan, oraindik, salbuespenezko espetxe politika, salbuespenezko prozedura judizial eta polizialak ematen dira. 13/13ko auzipetuek adierazi izan duten moduan, zauriak ongi ixteko gatazkaren ondorioei heldu behar zaie, askatasunari, demokraziari.

Argitalpena: apirilak 9, 2022 - 11:09

Ezezaguna

Webgunean saiorik hasi gabe, anonimoki egindako argitalpenak.

Utzi erantzuna