Xabier mendi kirol taldea (EBA35)
abenduak 18, 2025 | Egia Bizirik
1.- Otsailak 14-16 Iraupen eskia Pont d´Espagnen eta Hautacamen
Aurten ere Xabier Mendi Taldeak asteburu pasa antolatu zuen iraupeneko eskia egitera. Eguraldia lagun, bi egun zoragarri pasa genituen elurretan txiki, gazte eta heldu. Lehen egunean Pont d´Espagneko pistetan aritu ginen eta bigarrena Hautacamen, non hasiberriek nahiz adituek elur bikainaz gozatzeko aukera izan genuen. Lotarako lekua La Salamandre aterpea aukeratu genuen beste behin ere (Arrens-Marsous), aurreko urteetako esperientzia positiboa kontuan izanda.
2.- Apirilak 4-6 Mendi eskiko zeharkaldia: Panticosa-Wallon-Panticosa
2025 urtean lehen aldiz, XMTak Mendiko eski zeharkaldi bat antolatu zuen, Panticosako Casa de Piedra eta Walloneko aterpeen artean. Udaberriko elurraz gozatu ahal izan genuen, eta besteak beste, hauek bisitatu genituen: Bachimañako aterpea, Marcadau lepoa, Muga Nord gailurra (2675m.), Walloneko aterpea, Arratil lepoa, Ara bailara eta Brazato urtegia.
Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea