Xabier Mendi Kirol Elkartea (EBA33)
urtarrilak 3, 2024 | Egia Bizirik
Abenduan urtea bete dugu Rokodromo berria martxan. Emaitzarekin pozik gauden arren, bada zer hobetu: sartzeko behar den txartel kopurua ez da nahikoa, bazkide bakoitzak bana edukitzea beharrezkoa deritzogu, aireztapenak ez du funtzionatzen eta uraren tenperatura ezin dugu erregulatu, beroegia irteten delarik. Udalaren esku dago arazo hauei irtenbidea ematea.
Bestalde ilusioz jakinarazten dizkizuegu 2024 urterako XMKEk antolatu ditugun irteerak, bazkide zein mendizale orori irekiak:
Urtarrilak 27-28: asteburu pasa iraupen zein alpino eskian aritzeko. Frantziako Azun bailaran. Oharra: izena emateko azken data abenduaren 2a da. Umeak 5-6 urtetik gorakoak. Bertaratzeko autoetan antolatuko gara (ez da autobusik jarriko). Gaua Centre de Vacances La Salamandre aterpetxean pasako dugu (afaria eta gosaria barne). Informazio gehiago telefono honetan: 652757003 (Rai).
Maiatzak 12: Boulder eskalada modalitatean aritzeko egunpasa Jaizkibelen.
Irailak 15: eskalada egunpasa Eginon.
Azaroak 19: Aritxulegin mendi irteera eta ondoren babarrun jana.
Un año ya con el nuevo rocodromo en marcha. hay satisfacción, pero quedan cosas que mejorar que dependen del ayuntamiento: tarjetas de entrada al local, aireación de la misma, temperatura del agua de los baños…
Ya esta definido el calendarioa de 2024. Para saber más, contactar en dxabiermke@gmail.com

Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea