Urte emankorra Egialairentzat (EBA34)
abenduak 29, 2024 | Egia Bizirik
Ona izan da urtea euskal pilota taldearentzako. Auzotar gehiago hurbildu dira frontoira. Emakumeentzako ikastaroak martxan dira; halaber gizon zein emakumeen maziza ligaxkak, eta Porrontxoetako txapelketa. Aurten, Aitor ikastolako Latxaga guraso elkartearekin elkarlanean, haurrentzako urte osoko ikastaroa antolatu dugu (20 haur); Martuteneko espetxean ere ari gara pilota saioak egiten. Garagardo azoka ere egin dugu: esker mila laguntzaile guztiei!
Eskasetik ere eman du urteak. Frontoiaren auziak bere horretan darrai: itxia izaten jarraitzen du, eta egoera horrek erabilera oztopatzen eta zailtzen digu, haurrei zein helduei. Udala: noiz arte erantzunik eman gabe? Ez dugu etsiko, ez eta amore emango.
(Egia Bizirik Aldizkaria 34)
https://goraegia.eus/ahotsa/kalean-da-egia-bizirik-aldizkaria/
Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea