Turismoa ez da dena urre

abenduak 18, 2025 | Egia Bizirik

Donostia bizigarri baten alde lanean dabiltzan taldeen artean dugu Bizilagunekin. Hiriaren turistifikazioak eragindako kalteak aztertzen eta salatzen lan handia egiten ari da, eta Egia Bizirikek harreman estua du harekin. 2025ean antolatu dituen jardueren artean dugu ekaineko manifestazioa: hantxe, Egia Bizirik eta hainbat eragileekin batera salatu genituen hiriaren turistifikazioaren makurrak; urrian, Desazkunde Turistikoaren aldeko Euskal Herriko Topaketak antolatu zituen, eta Egia Bizirik ere bertan egon zen. Hiri bizi eta bizigarria nahi dugu, ez Donostia parketematiko bat.
PIE DE FOTO: Manifestacion convocada por Bizilagunekin en junio, para denunciar la turistificacion de Donostia.

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna