Ttan Ttakun Irratia (EBA32)
urtarrilak 4, 2023 | Egia Bizirik
(Egia Bizirik Aldizkaria 32)
Ttan Ttakun irratiak berean darrai, bi kanaletatik emititzen, 24 orduz, zuzeneko emisioak, musika tarteak eta errepikapenak eskainiz. Lehenengo kanala, FM 107.2, Donostian eta inguruko herrietan entzun daiteke; bigarren kanalak, FM 107.7, musika saioak eskaintzen ditu 24 orduz. Streaming bidez ere jarrai daiteke ttanttakun.eus web orrian.
Ttan Ttakun irratia Donostiako irrati euskaldun librea da. Edonork parte hartu dezakeenez, gonbita luzatzen dizugu bertara etorrita elkarrekin irratigintzaz gozatzera, irratsaio bat eginez edo beste edozein modutan lagunduz. Aurkezteko egun aproposena, hilabete bakoitzeko lehen asteartea izaten da, bilera irekia egiten baitugu 20:00 orduetan.
Egoitza Txondorra kultur gunean dugu, Egiako Karmengo ama kaleko 60. zenbakiko behekaldean. Telefonoa: 688804648; emaila: ttanttakunirratia@gmail.com ; twitter kontuan ere jarraitu gaitzakezue.

Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea