Ttan Ttakun irrati librea (EBA34)

abenduak 29, 2024 | Egia Bizirik

Ttan Ttakun Donostiako irrati euskaldun libreak jarraitzen du 24 orduz emititzen: irrati bidez 107.2 FMn edo streaming bidez ttanttakun.eus web orrian. Zuzeneko irratsaioak, errepikapenak eta musika tarteak. Irratsaio guztiak euskara hutsean, ateak zabalik daude mundu guztiarentzat; partehartzea libre da Ttan Ttakun irratian; gogoa aski. Gaur egun dozena bat irratsaio egiten ditugu. Txondorra kultur gunean topatuko gaituzue, Karmengo ama kaleko 60an, edo 688 804 648 telefonoan, edo interneten ttanttakun.eus web orrian, bai eta Mastodon kontuan ere.

(Egia Bizirik Aldizkaria 34)
https://goraegia.eus/ahotsa/kalean-da-egia-bizirik-aldizkaria/

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna