TEILA FORMAZIOAK Talde prozesuen fazilitazioa
irailak 7, 2026 | Teila Fabrika
Jarduera kolektiboan ari den edota interesa duen pertsona orori zuzendua dagoen formazioa da “Talde prozesuen fazilitazioa”.
Nori zuzendua? Ekintzaile, elkarte, lantalde, mugimendu sozial edota politiko, kooperatiba, komunitate, gobernuz kanpoko erakunde eta abarren partaide eta sustatzaileek baliatzeko formazioa da.
Izen-ematea [irailak 30 bitarte]: https://forms.komun.org/fazilitazioa-oinarrizkoa-2026-27
Gaitegia: Talde fazilitazioa [Bilbo – Urriak 17,18]; Komunikazioa, beste ikuspuntu bat [Teila Fabrika – Azaroak 14,15]; Gobernantza eremua [Teila Fabrika – Abenduak 19,20]; Boterea, Maila eta Intersekzionalitatea [Bilbo – Urtarrilak 16,17]; Gatazkaren sua arakatzen [Teila Fabrika – Otsailak 20,21]; Emozioen eremua [Sormen Txokoa – Martxoak 13,14]; Kohesioa, Konexioa eta Metagaitasunak [Bilbo – Apirilak 17,18]; Arakatze kolektiboa [Teila Fabrika – Maiatzak 15,16]; Hautazko modulua [Sormen Txokoa – Ekainak 12,13].
Informazio gehiago nahi izanda idatzi fazilitazioabido@gmail.com helbidera.
Teila Fabrika
Proiektuen elkargunea eta babeslekua gara. Balore eraldatzaileetan garatzen diren ekintzaile, elkarte, enpresa txiki zein kooperatiben teilatupea. Elkar babestuz, komunitatean egiten dugu aurrera, gizarte ekimen eta herri mugimenduarekin bat. Elkarlana, ekonomia soziala eta kultura ditugu ardatz. Saretu gaitezen eraldatzeko!