Setemek lan-deialdi berria ireki du: Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza teknikaria

azaroak 7, 2023 | SETEM Hego Haizea

SETEM Hego Haizeak lan deialdi bat ireki du, eta hautagaitzak azaroaren 22ra arte bidali ahalko dira. Lan eskaintza honekin Eraldaketa Sozialerako Hezkuntza teknikari bat bilatzen dugu gure Teila Fabrikan gauden bulegorako. 2024ko urtarrilean hasteko, behin betiko kontratuta eskaintzen da.

Interesdunek aurkezpen-gutuna eta curriculuma bidali beharko dute honako helbide elektronikora: direccion.euskadi@setem.org.

BALDINTZAK
-Unibertsitateko lizentziatura edo gradua, ahal izanez gero, gizarte-zientzietako eta zientzia juridikoetako alorrekoa.
​-Garapenerako lankidetzako prestakuntza osagarri espezifikoa.
​-Generoko prestakuntza espezifiko frogagarria. Sentikortasuna, konpromisoa eta harreman berdinetarako jarrera pertsonala.
​-Esperientzia frogagarria izatea GGKE-en arloan, gutxienez, urtebetekoa, zehazki, zeregin hauetan: identifikatzea, eratzea, jarraipena, gizarte-eraldaketarako hezkuntza-proiektuak ebaluatzea.
​-Esperientzia izatea Euskal administrazio publikoen diru-laguntzak kudeatzen.
​-Marko logikoaren ikuspegia menderatzea.
-Euskaraz soltura handiz egitea ahoz eta idatziz.
​-Ofimatika.
-Ordutegi-malgutasuna

BALIOZTATUKO DIRA
​-Ezagutza eta inplikazio pertsonala kontsumo kontzientearen, arduratsuaren eta eraldatzailearen inguruan.
​-Ofimatika Linux ingurunean.
-Euskadiko ehun soziala ezagutzea, batez ere, Gipuzkoakoa.
​-Esperientzia frogagarria izatea GGKE-en arloan, zehazki, nazioarteko lankidetza-proiektuak identifikatzean, eratzean, jarraitzean eta ebaluatzean: urtebete landa-lanean.
-Esperientzia boluntarioak koordinatzean, taldean eta sarean lan egiteko prest egotea.
​-Autonomia, erabakiak hartzeko gaitasuna, sormena eta ekimena.
-Gidabaimena eta noizean behin ibilgailu propioa erabiltzeko aukera izatea.

​BETE BEHARREKO FUNTZIOAK
-Gainerako teknikariekin eta boluntarioekin batera, SETEMek Gipuzkoan gizarte-eraldaketarako egiten dituen hezkuntza-jardunak diseinatzea, antolatzea eta egikaritzea.
​-SETEMek Zarensare sarean dituen erakunde aliatuekin harremana sendotzea.
-SETEMen ordezkaria izatea GIpuzkoan parte hartzen duen sareetan.
-Koordinatzea SETEMeko gainerako teknikariekin batera.
-Diru-laguntzen kudeaketa ekonomikoa, teknikoa eta administratiboa.

SETEM Hego Haizea

Aldaketa posibleak sustatzen ditugu ikuspegi feminista batetik, ekoizpen eta kontsumo-eredu jasanagarriagoak, bidezkoagoak eta arduratsuagoak lortzeko. GGKE bat gara, eta Teila Fabrikatik lan egiten dugu.

Leave a Comment