Porrontxo Jaietako kamisetak berriz eskuragai
abuztuak 31, 2026 | Porrontxo Jaiak
Porrontxo Jaietako kuadrilek berriz ireki dute kamisetak erosteko aukera, oraingoan ere denda.goraegia.eus atarian eskuratu behar dira aurresalmenta moduan eta Teila Fabrikan neurriak probatzeko aukera dago.
Harry Totxak kuadrilakideak azaldu duenez pozik daude jendearen erantzunarekin, baina oporrak medio erostera iritsi ez zirenei beste aukera bat ematea erabaki dute. Honela lehenengo eskeintzako kamisetak jaien aurretik iritsiko diren moduan, bigarren eskeintza honetakoak jaien ostean iritsiko dira.
Bi diseinu daude aukeran, elastiko estu edo zabal formatuan, kolore eta neurri ugaritan. Helduez gain, 7 urtetik gorako haurrek ere izango dute beren neurriko kamiseta eskatzeko aukera.
Diseinua
Diseinuak Txantxibiri kuadrilako Izarne Zelaia ilustratzaileak eta Arkaitz Artolak sortu dituzte. Irudirik esanguratsuenean, Izarneren ilustrazioan, bi kuadrilakide ageri dira sudur-mendi erraldoi bat eskalatzen; Porrontxo Jaietako umorea eta kuadrilla giroa irudikatzen dituen ilustrazio deigarria da.

Aurresalmenta
Kamisetak aurresalmenta bidez erosi ahal dira, honek esan nahi du kamisetak eskariaren arabera ekoiztuko direla. Erosleek irailan eskuratu ahal izango dituzte kamisetak. Erosketa Gora Egiak zabaldu berri duen web-dendaren bidez egin behar da, denda.goraegia.eus helbidean.
Kamisetak probatzeko aukera
Neurriarekin zalantzarik duenak kamisetak probatzeko aukera izango du Teila Fabrikan, bertan daude modelo zabalak eta estuak, 7/8, 9/10 eta 11/12 urtekoentzat, eta kolore guztiak ikusteko aukera.
Porrontxoei babesa adierazi
Egoera ekonomiko zaila bizi dugu jaiak aurrera ateratzeko, horregatik honelako ekimenak eta hainbat neurri jarri ditugu martxan, animatu, eskuratu kamiseta bat eta babesa eman Porrontxo Jaiei!