Porrontxo Jaiak (EBA35)

abenduak 18, 2025 | Egia Bizirik

“ES EN EGIA, DÓNDE REINA LA ALEGRÍA!”
EGIA, BIZIPOZAREN HERRIA!

Gordegia auzoko memoria gordailuak, artxibo historikoak, jaurti du aurtengo txupina! Eta “Bilintx” bertsolaria omendu dugu Polloen bizilagun dugulako, eta noski, euskal sudur ospetsuena dugulako!
Esker oneko hitzak, baita ere, egunero, giro paregabea sortu duzuen auzotar eta bisitarioi, are gehiago, jai-egunak borobiltzeko, sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik, “Egia-herria” argazkiraino irauten duzuenoi!
Izan ere, Egiako bizilagunen parte-hartzeari esker sortu eta bizirik mantendu ditugun jaiak dira Porrontxo Jaiak.
Belaunaldiz belaunaldi, koadrilek josi eta aurrera ateratako egitaraua da iraileko hirugarren astean “Es en Egia, donde reina la alegria” aldarrikatzen duen festa. Egia baita bizipozaren herria. Egian umore ona edonon!
Ez da alferrikakoa, horretarako, jai batzordeak egiten duen lana; 51 kuadrilla dira Porrontxoetan modu aktiboan parte hartzen duten kuadrillak. Guztira, 500 lagun inguru! Ez da makala, ez, auzo batek hartzen duen tamaina! Eta azken hamarkadetan aritutako auzotarrak aintzat hartuta, are gehiago! Memoria ariketa egin dugu hain zuzen ere, aurten, Gordegia eta Teila Fabrikaren laguntzaz antolatu dugun erakusketan. Erraz esaten da… Laster mende erdi! A zer nolako oroitzapenak!
Bide horretan, datorren urteko Porrontxoe begira jarrita, auzolanean segitzea izango da erronka. Auzo eder eta anitz honen isla izaten segiko duten jai parte-hartzaile eta herrikoiak bizirik mantentzen eta ahal bada hobetzeko lanean jarraitzea!
Egia auzoko nafarren omenez, Sanferminetarako bezala, Porrontxoetarako ere “gutxiago falta da!” Animatu eta parte hartu!!!

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna