Pelax disko aurkezpena
martxoak 9, 2024 | Unai Pelayo
Donostiako eszenak bilakaera normal bat eduki dezan oholtzak behar ditu, aukerak eman taldeei haien jarduna jendeaurrean normaltasunez garatu ahal izateko, azpiegiturak eskaini espekulaziotik kanpo lan egiteko toki duinak egon daitezen. Larunbatean, hilaren 9an eta eguerdiko 13:00etan, kalean joko dugu, aukerak eta oholtzak falta diren luxuzko hirian, herritarren babespean, egiako plaza handin, frontoiaren argindar toma aprobetxatzen. Horra gure aldarritxoa.