“Paperezko mila eguzki” lan berriaren aurrerapen kantua argitaratu dute Andoni Olaetxea eta Telmo Trenor musikariek
ekainak 3, 2022 | Andoni Olaetxea eta Telmo Trenor
Gladys del Estal pertsonaia historikoa da Egia auzoan, aski ezaguna da bere erretratua edozein auzotarrentzat. Galdysen figurak ekarri duen iruditegi kolektibotik abiatu dira Andoni Olaetxea eta Telmo Trenor musikariak irailean kaleratuko duten lau kantuko lana osatzeko.
Gladis Enea parkeko eta Bardeetako soinu paisaia grabagailuan gorde eta gero, Gladys aipatzen den jota herrikoi bat birmoldatu dute, Ibil Bedi taldeko Amets Aranguren eta Areta Senosiain arduratu dira kantuari boza jartzeaz. Hauxe izango da PAPEREZKO MILA EGUZKI EParen lehen aurrerapen kantua. Nahasketak eta masterizazioa Ruben Secoren esku eta diseinua Irrimarrak sortua da.
Abestia behean entzun dezakezu edo Haus of Beats zigiluaren orrialdea arakatu https://hausofbeats.bandcamp.com/album/paperezko-mila-eguzki-ep-hob008