Ongi Etorri Eskolara (EBA34)

abenduak 29, 2024 | Egia Bizirik

Ongi Etorri Eskola proiektutik, auzoan dauden Aitor Ikastola, Zuhaizti eta Maria Reina ikastetxeetan lanean jarraitu dugu, hezkuntza-komunitateetan kulturartekotasuna bultzatu eta familien arteko kulturarteko harremanak sustatzeko. Azken hau, beste herrialde batzuetatik auzora iritsitako familiak tokiko familiekin harremanetan jartzen dituen Familia Laguna programaren bidez aurrera eraman dugu.
Honako lanketarekin batera, auzoko eragile ezberdinekin elkarlanean burututako zenbait ekintzei jarraipena eman diegu. Hala nola, Irutxuloko Hitzarekin lankidetzan auzoko kultura aniztasuna ikustarazteko helburuarekin bizilagun ezberdinei egindako elkarrizketak, Porrontxo jaietan Aitor Ikastolako familien kolaborazioarekin antolatutako Holi festa, eta Bagera Elkartearekin batera ikastetxeetara etorri berri diren eta Familia Laguna programan parte hartzen duten haurrei euskara eta errendimendu akademikoa indartu, eskola-arrakastarako tresnak eman eta euskarazko aisialdiko
baliabideak eta espazioak eskuratzeko ekimena.

(Egia Bizirik Aldizkaria 34)
https://goraegia.eus/ahotsa/kalean-da-egia-bizirik-aldizkaria/

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna