Musikariak Palestinarekin, 162 talde bagoaz Spotify-tik!

azaroak 19, 2025 | arkaitz

Musikariak Palestinarekin mugimenduak atzo Iruñean egin zuen agerraldian aurkeztutako zerrenda eta manifestua dituzue jarraian, besteak beste Egiako Pelax eta Argazki Bat Behelainoan taldeek bat egin dugu ekimenarekin:

Musikariak Palestinarekin
Iruñean, 2025eko azaroaren 18an


Musikariak Palestinarekin ekimenarekin bat egin eta Euskal Herriko 162 musika taldek baino gehiagok Spotify-tik alde egitea erabaki dugu.

Baina zergatik orain?
Plataforma digitaletan egoteak sor dezakeen deserosotasuna ez da gauza berria musikari askorendako. Jakina da streaming plataformak ez direla, oro har, musikarien mesedetan sortutako tresnak, baina Euskal Herria ez dago munduaren inertzietatik salbu. Kontraesanak kontraesan, guk ere nahi izan dugu gure musikarendako erakusleiho handi bat, gure musika irisgarriago eginen zuena eta, kasu batzuetan, industrian lekutxo bat egiteko jo beharreko teklak jota, diru zerbait eskuratu.

Multinazionalen esku dagoen plataforma batek, dena delakoa izanda ere, nekez ditu eskuak garbi. Gaurkoan, nolanahi ere, horietako bat seinalatzera gatoz: Spotify.

Eta zergatik Spotify?
Bi urte pasatxo dira Israelgo estatu sionistak bortizki intentsifikatu zuela palestinar herrian aspaldi gauzatzen ari den okupazioa. Fondoko zarata bihurtu zaigun hori genozidio bat da, zuzen-zuzenean. Testuinguru horretan izan genuen, pasa den ekainean, askorendako urak gainezka egiteko falta zen tanta izan denaren berri: ia 700 milioi euroko inbertsioa egin du Spotify-ko nagusi den Daniel Ek-k dron militarrak garat-zen dituen Helsing Defense armagintza enpresan.

Abuztuaren hasieran sortu zen egun Musikariak Palestinarekin dena, pare bat musika taldetako kideen eskutik. Irailean Talde Motorra eratu eta plangintza xume bat diseinatzeari ekin zioten. Lagunekin hasi, ezagunengana hurbildu eta ezagunen ezagunengana heldu dira Talde Motorreko kideak: emailez, telefonoz edota kafe baten bueltan. Zalantzak eta beldurrak tarteko, ilusioa eta esker ona ere topatu dute bidean. Antolatzeak berak eman dio zentzua boikotari.

Duela hiru hilabete 7 lagun ziren, gaur 650 musikaritik gora gara. Hala eta guztiz ere, oso kontziente gara gehiago ere izanen garela, geruza asko ditugu ukitzeke. Gauzak horrela, lerro hauek probestu nahiko genituzke antolakuntzara batu nahiko lukeen orori ateak irekita dituela esateko.

Horrez gain, azpimarratu nahiko genuke Musikariak Palestinarekin ekimena ez dela moraletik mintzatzeko jaio, are gu-txiago gremiokideak seinalatzeko xedez, kontziente baikara Euskal Herriko musikarion kasuistika eta lehentasunak desberdinak direla kasuan kasu.

Jakinik Spotify-rendako ez garela inor, asmo hori bera bult-zatu nahi dugu kontrako norantzan: ez dadila ezer izan Spotify guretzat. Kontziente gara dimentsio horretako plataforma batean euskal musikariok apenas dugula ekonomikoki eragiteko gaitasunik. Baina sinetsita gaude egin dezakegun ekarpenik handiena dela boikot kolektiboa eta haren bitartez zabaltzen dugun mezua.

Bidegurutze honetan topo egin dugun musikariek argi dugu gure kultur ekosistemaren egoera dena izanda ere, beste behin kritiko izatea tokatzen zaigula gure dirua non utzi erabakitzerako orduan. Baina argi ere badugu bakarrik ez goazela inora eta gure hautua bezain edo are beharrezkoagoa dela zuona, entzuleona. Gaurko agerraldia baliatu nahi genuke zuoi, entzuleoi, boikotera batzeko gonbitea egiteko.

Ez genituzke ahaztu nahi, arrazoi desberdinak medio, sekula euren musika aho biko ezpata honen esku utzi ez dutenak eta erabaki politiko gisa euren bidea tranpatik pixka bat kanporago egiten ari direnak. Kasu, ez diezaiogun plataforma digital bati duena baino agentzia gehiago eman.

Euskal Herriko 162 musika taldek Spotify-tik alde egitea erabaki dugu. 162k oraingoz. Eta gaurtik eta hemendik boikoterako eta antolakuntzarako deia egiten dugu: sionismoaren kontra eta palestinar erresistentziaren alde.

Boikot Spotify, boikot Israel.
Gora palestinar erresistentzia!

112
Abereh
Adrian Perez
Adur
Agara
Aiert
ALBA
Akëer
Amaren Alabak
Aposapo
Argazki bat behelainoan
Audience
Azalera
Bandatze
Bayou La Batre
Bazkar
Beta proiektua
Bellum
Birkit
Bierseit
Bi Zaldi
Black Hyo
Blakkat Mentxu
Blon
BNT
Borla
Borrokan
Braulio
Broken Brothers Brass Band
Broken Legacy
Chuleria Joder!
Cuero
Daño Dolor
Dena
Eire
El Corazón de Sapo
Emeadedei
Erantzun
Esanezin
Estricalla
Fermin Muguruza
Forma
Gaizka Insunza
Galder
Ganzúa
Garena
Gatz
Giante
Ginger
Glaukoma
Goma-2
Gori gori
Haatik
Harat
Heidi Metal
Horzdun
Hitz tantak
Hiuzz
Humilitate
Hyperbolikar
Ibil bedi
Iker Martinez eta Zaldi Herrenak
Incense
Ines Osinaga
Inner
Inoren ero ni
Ithaka
Isuo
Izvkari
Jipoituak
Joseba B. Lenoir
Joseba Irazoki
Jon Bellido
Jon Maia
Jonny Gerriwelt
Jupiter Jon
Kadira
Karam
Keu Agirretxea
Kinbonbo Brass Band
Koban
Kokein
Kortatu
Kuma No Motor
La Banda del Abuelo
Labar
La Furia
Larru Beltzak
Las Tipex
Lemak
Lenao
Lide Hernando (Bele)
Lohi Ensemble
Maddi
Mahl Kobat
Mark Duti
Maruxak
Meison
Melocoton Gigante
MICE
Mihise
Mikel Urretagoiena
Mikosis
Morango
Monsieur leCrêpe
Muare
Mursego
Myotones
Nakar
Naxker
Negu Gorriak
Nekktar
Neu Troia
Never Surrender
NHIL
Noiz
Norman Bates
Nick linbott
Nigara zuek
Ni Hil
Nire
Obego
Occhi di farfalla
Ohil
ON
Onki Xin
Onlifly
Orbel
Pelax
Perlata
Peru Altube Kazalis
Peru Galbete
Physis vs Nomos
Poxpol
Rodeo
Rodeo Idiot Engine
Rolan Garcés
Sei sega
Shibari
Stockholm s
The Covenant
Txerrikumeak
Txoriburu
Txost!
TZAR
UDA
Üther
V.E.L.O.
Venil
Vibora
Victimas Club
WAAH!
Xak
Xabi Agirre
Xabier Badiola
Xutik
Young talent show
Zero
Zikin
Zinez

arkaitz

Argazki Bat Behelainoan, Gora Egia! eta Gordegiako kidea eta auzoko soinu ekipoaren kudeatzailea

Utzi erantzuna