Maria Reina eskola: Auzotik auzora (EBA34)

abenduak 29, 2024 | Egia Bizirik

Badira 3 urte Maria Reina Eskolako ikasleak Egia auzoko hainbat elkarterekin jarri ginela harremanetan, galdetzeko zerbaitetan lagundu ote geniezaiekeen. Egia Bizirik elkartea berehala jarri zen gurekin harremanetan eta geroztik elkarlanean gabiltza hainbat egitasmotan. Aurten talde berria hasi gara proposaturiko proiektuan parte hartzen. Egia Bizirik elkarteak antolatzen duen Zineforuma auzokideengana iristeko asmoz, kale ko puntu zehatzetan zine emanaldien kartelak ipintzen gabiltza DBH1. mailako ikasleak. Lan hori egiten dugun bitartean auzoko hainbat ormatan dataz pasata dauden kartelak ere kentzen ditugu. Modu honetan auzoko biztanleei bertan egiten diren ekintzen inguruko informazioa helarazteaz gain, auzoa garbi mantentzen saiatzen gara. Oso gustoko dugu ikasleok mota honetako jardueretan lan egitea!

(Egia Bizirik Aldizkaria 34)
https://goraegia.eus/ahotsa/kalean-da-egia-bizirik-aldizkaria/

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna