Manifak Donostian (EBA34)

abenduak 29, 2024 | Egia Bizirik

Politikari, eraikitzaile eta higiezin enpresak Donostian garatzen ari diren eredua aberatsentzako da. Herritar arruntok ezin dugu etxebizitza duin bat eskuratu, herrilan hamaigabeak nozitu behar ditugu… Auzoetatik ikusten dugu udal aurre kontuak gehien bat ekitaldi handietarako direla, lan faraonikoentzako…
Hainbat lagun saiatzen ari da eredu horri galga jartzen. Egia Bizirikek, auzoko kezkak eta auziak lantzeaz gain, laguntza ematen die Donostian horretan dabiltzan taldeei. Bi aipa ditzagun: Donostia Defendatuz eta Bizilagunekin. Donostia Defendatuz taldea hainbat jardueratan lagundu dugu. Apirilaren 27an, Bule-
barrean antolatu mahai inguruetan parte hartu genuen. Maiatzaren 26an, talde berak antolatu manifestazioan egon ginen, “Donostia ez dago salgai” aldarrikatzen.

Bizilagunekin taldearekin, urriaren 27an turistifikazioa salatzeko antolatu zuen manifestazioan parte hartu genuen, Donostiako beste 50 elkarte eta talderekin batera.

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna