Literatura solasaldia (EBA32)

urtarrilak 16, 2023 | Egia Bizirik

(Egia Bizirik Aldizkaria 32)

2022-23rako literatur proposamen interesgarria prestatu dugulakoan gaude. Hasierarako Joseba Sarrionandia LAGUN IZOZTUA eleberriarekin ekarri nahi izan genuen Egiara, baina, arazo bat tarteko, ez genuen lortu. Dena den, oso uzta anitza planteatu dugu, kartelean ikusiko duzuenez, eta genero guztiei egin diegu keinu, ahalik eta aberatsena izan dadin ekarpena.

Pentsatzen dugu solasaldietara animatzeko moduko eskaintza dela, eta bereziki egiatarrei dei egiten dizuegu anima zaitezten. Ezin duzuela hilabetero etorri? Ba aukeratu hirutik bat eta eutsi horri. Irakurtzearen plazerraz gain, lagun arteko solasaldian zure iritzia plazaratzeko aukera izango duzu, zeren, ez dakit ba ote dakizun baina solasaldiak inolako aurreiritzirik gabekoak dira; zer den ona eta zer txarra epaitu gabe, gune askea dugu hau, nork gustuko duen gogoeta egin dezan. 

Literatur on, lagun.

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna