Porrontxo Jaietako kamiseten eskariak zabalik
abuztuak 6, 2026 | Porrontxo Jaiak
Porrontxo Jaietarako kuadrilek bi kamiseta diseinu prestatu dituzte, eta dagoeneko zabalik dago horiek eskatzeko epea. Eskariak egiteko azken eguna abuztuaren 24a da.
Bi diseinu daude aukeran, elastiko estu edo zabal formatuan, kolore eta neurri ugaritan. Helduez gain, 7 urtetik gorako haurrek ere izango dute beren neurriko kamiseta eskatzeko aukera.
Diseinua
Diseinuak Txantxibiri kuadrilako Izarne Zelaia ilustratzaileak eta Arkaitz Artolak sortu dituzte. Irudirik esanguratsuenean, Izarneren ilustrazioan, bi kuadrilakide ageri dira sudur-mendi erraldoi bat eskalatzen; Porrontxo Jaietako umorea eta kuadrilla giroa irudikatzen dituen ilustrazio deigarria da.

Aurresalmenta
Kamisetak aurresalmenta bidez erosi ahal dira, honek esan nahi du kamisetak eskariaren arabera ekoiztuko direla. Erosleek irailan eskuratu ahal izango dituzte kamisetak. Erosketa Gora Egiak zabaldu berri duen web-dendaren bidez egin behar da, denda.goraegia.eus helbidean.
Kamisetak probatzeko aukera
Neurriarekin zalantzarik duenak abuztuaren 10etik aurrera kamisetak probatzeko aukera izango du Teila Fabrikan, abuztuan zehar goizetan eta irailean goiz eta arratsaldez. Kontutan izan behar da bertaratu arren eskaria web bidez egin beharko dela.
Porrontxoei babesa adierazi
Egoera ekonomiko zaila bizi dugu jaiak aurrera ateratzeko, horregatik honelako ekimenak eta hainbat neurri jarri ditugu martxan, animatu, eskuratu kamiseta bat eta babesa eman Porrontxo Jaiei!