KAS Elkartasuna afari solidarioekin (EBA34)
abenduak 19, 2024 | Egia Bizirik
Alkateak, urriaren 24an, Atotxan ematen ziren afari solidarioak debekatu zituen. Protesta berehalakoa eta irmoa izan zen. Aspaldian ez genuela halako manifestazio handirik ikusi Egian.
Aurtengo urteak gozotik eta gazitik eman digu Egiako KASeko jendeei. Gozoa izan da Porrontxoetan txupinazioa botatzeko ohorea izatea, bai eta txosnetan parte hartu ahal izatea ere. Gurera hurbiltzen diren etorkinek biziki estimatzen dute bertakoek harrera ona egitea. Gazia izan da Udalak debekatu izana Teresa Kalkutakoaren plazan afariak ematea. Aurrekari arriskutsua da Udalak hartu duen eraba-
kia, Atotxako segurtasun falta afariekin lotuta. Gozoa izan da beste urte batez gai izan garela afarien banaketari eusteko. Gazia, ez dugula lortzen instituzioek beraien gain hartzea eginbehar hau, haien ardura baita. Bizilagunok: anima zaitezte KASi laguntza ematera, gurekin lan eginez edo diru ekarpenekin.
(Egia Bizirik Aldizkaria 34)
Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea