Kantu jira (EBA33)

urtarrilak 15, 2024 | Egia Bizirik

(EBA33 Egia Bizirik Aldizkariko artikulua)

Aurreko urteko abenduaren 3an, 5. urteari eman genion ongietorria. Ekitaldi txiki bat antolatu genuen Ostotsaren parean. Musikari eta hileko lehenengo larunbatean batzen den jendea eskertzeaz gain, Egia Kantuz aurrera eramatea ahalbidetzen duten zenbait laguntzaileren lana goraipatu genuen. Iñaki Revueltaren ahotsak edertu zuen ospakizuna. Aurtengo abenduaren 2an bost urte bete ditugu, eta ezin dugu urte hauetan zehar Ostotxako Patxi Ibañezen lankidetza aipatu gabe utzi. Orain, nahiz eta pertsiana jaitsita egon, handik pasatzen garen bakoitzean zutaz gogoratuko gara. Hasiera ez zen erraza izan, baina maitasunez landutako eta botilaratutako ardo ona bezala, garai horietaz ditugun oroimen politak ez dira ozpinduko. Mila esker eta besarkada handi bat, lagun.

El pasado dos de diciembre celebramos el quinto año de actividad de Kantu jira en el barrio, y no queremos dejar pasar la ocasión sin mencionar la gran ayuda que nos ha dado en todo este tiempo Patxi Ibañez, de Ostotxa taberna. Seguiremos alegrando el barrio con nuestras canciones el primer sabado de cada mes.

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Leave a Comment