Kaleko afari solidarioak (EBA35)

abenduak 18, 2025 | Egia Bizirik

Zenbaki gutxi batzuk laburtzen dute Amara Berriko, Alde Zaharreko eta Egiako KAS taldeek 2025ean egindako ekarpena, kalean bizi beste erremediorik ez duen jendeari:
240 afari egunero = 7.200 afari hilabetero = 86.400 afari banatuta aurten.
Gehi afari banaketa bakoitzean afaltiarrei eskainitako arreta, laguntza, gizatasuna…
5 urte jada egunero afariak banatzen. Bada marka gero! Beharra ere neurri berekoa.
Udala? Ezikusiarena egiten; ez omen da bere arazoa.
Mikel Laboak inoiz kantatu zuen “Gaberako aterpea” gogorarazi beharko diegu agintariei.
Bitartean, gure esku dagoena egiten jarraituko dugu. Eta zuen laguntza estimatuko dugu.

kalekoafarisolidarioak@gmail.com

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna