Kaleko Afari Solidarioak BIZIRIK (EBA33)

urtarrilak 15, 2024 | Egia Bizirik

(EBA33 Egia Bizirik Aldizkariko artikulua)

Berri pozgarri batekin iritsi da KAS 2023ko udazkenera, aurrera begira bizirik jarraitzeko borondatearekin! KASen 1. asanblada orokorraren erabakia izan da, eta taldeko partaideak (Egia, Alde Zaharra eta Amara) oso pozik gaude, ez baitzen erraza erabakia KASen biziraupenaren alde ateratzea, ahulezia eta gabezia asko tarteko. Arrakastaren erantzuleak, neurri handi batean, Joxemi Zumalabe fundazioko kideak izan dira; batetik KASen behar eta nahiak entzun, ulertu eta egituratu zituztelako,
eta, bestetik, asanblada diseinatu, prestatu, antolatu eta gidatu zutelako. Biziki eskertzen diegu emandako bidelaguntza ederra. Ozen diogu instituzio publikoek hiriko pertsonen gosea asetzeko ardura beraien gain hartu arte, KASek bizirik mantentzeko nahitasuna duela. Baina horrek badu baldintza bat: KAS berrantolatu eta sendotzea. Hori lortzeko, KASek zu behar zaitu, egiatar jator hori! eta parte hartzera gonbidatzen zaitu, edozein dela ere ekarpena. KASen desira da elkarrekintzan, elkartasunezko ekimen kolektiboa odolberritzea eta indartzea.
Berri tristeak ere badira, kasu, auzoan azken boladan ematen ari diren gertakari hainbat. KAS jakitun da, eta elkartasuna adieraztearekin batera, erakundeei eskatzen die egoera horiekin amaitzeko esku-hartze integralak aktibatzea.


La iniciativa ciudadana Kaleko Afari Solidarioak (KAS) está muy contenta porque el resultado de la 1. asamblea general (KAS Egia, Parte Vieja, Amara) llevada a cabo éste otoño ha dado como resultado la voluntad de seguir con la actividad. Es un éxito teniendo en cuenta las dificultades, debilidades,
cansancio, etc. del grupo. KAS agradece enormemente a la fundación Joxemi Zumalabe la ayuda desinteresada prestada en la organización, diseño, preparación y dirección de la asamblea. Todas las personas de KAS salimos reforzadas de la asamblea. Pero aún y todo, KAS necesita reforzarse para seguir con su labor, y para ello invita a todas las personas del barrio a que se unan a la iniciativa solidaria colectiva. Cualquier aportación es bienvenida. Por otra parte, KAS es consciente de los incidentes que han sucedido últimamente en el barrio y muestra su solidaridad con las personas afectadas, al mismo tiempo que pide a las instituciones públicas que activen intervenciones integrales para solucionar éstas situaciones.

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna