“Jolasartea-Recreo” argazkilaritza lantegian izena emateko aukera ireki da

abuztuak 28, 2024 | Txondorra

Jolasartea-Recreo, argazkizaleei zuzendutako ikastaroa da, jakintza gutxi izan edo ugari izan.
Lantegiaren helburua argazkilaritzatik aktibatzea da:
sormena piztu, ikuspegi ezberdinak landu argazkilaritza garaikidean eskaintzen duen aukera zabala ezagutu,
burua astindu, taldeko dinamika aprobetxatu, erronkak jaso, estimulatu, eta helburu zehatzik gabe, hauei erantzutea.

Metodologia: 

Hamabost egunean behin elkartuko gara (hilean bi saio).

  • Euskarazko taldea, presentziala izango da. Txondorra elkartea (Egia). 18.00-20.00. Hilean bi astearte.
  • Gaztelerazko taldea, online-presentziala. 17.30-19.30. Hilean bi astearte.

Saio bakoitzean erronka oso berezi bat jasoko duzu, eta hamabost egun izango dituzu, argazkiak egin eta aukezteko.
Hurrengo saioan emaitzak komentatuko ditugu, eta irekitzen diren aukerak eta galderak arakatu.
Bukatzean, erronka berri bat jasoko da. Erronkek argazkilaritzaren teknika, argazkilari interesgarriak, argazki sekuentziak, ikuskera ezberdinak, gai interesgarriak….izango dituzte oinarri.

Argazkilaritza ikastaro hau egiteko, edozein argazki kamera erabili dezakezu.

Urtean zehar, batez ere online jarduten den taldeari begira, elkarketa presentzialak proposatuko dira klase orduetatik kanpo: argazki liburuak ezagutu, erakusketa interesgarriak bisitatu, kalean egiteko ariketaren bat proposatu, pote bat hartu….

Klaseak urrian hasiko dira eta ekaina erdialdera arte iraungo dute (urtarrilean ez da klaserik izango).

Dinamizatzailea: Nagore Legarreta

Informazio guztia:
www.nagorelegarreta.com/es/tailerrak

Izena eman nahi baduzu, sakatu HEMEN.

Txondorra

Leave a Comment