Jolasartea-Recreo: Argazkilaritza Lantegian izen ematearen azken txanpa

irailak 23, 2024 | Txondorra

JOLASARTEA-RECREO argazkilaritza ikastaroaren izen ematearen azken txanpan sartzen ari gara, izan ere, irailaren 30ean bukatuko da izen ematea. Euskaraz eta modu presentzialean egingo den ikastaroa TXONDORRA ELKARTEAN garatuko da, urriaren 15etik aurrera. Eta hilean bi saio izango dira, asteartetan (18.00-20.00) ekainera arte (urtarrilan ez da saiorik izango).

Gaztelerazko talde bat ere osatzen ari gara, kasu honetan, saioak on-line izango dira. Asteartetan baita ere.

Izen ematea eta informazio gehiagorako: www.nagorelegarreta.com/es/tailerrak

Izena eman nahi baduzu, sakatu HEMEN.

Kontaktua: nagore.legarreta@gmail.com

Metodologia: 

Hamabost egunean behin elkartuko gara (hilean bi saio).

  • Euskarazko taldea, presentziala izango da. Txondorra elkartea (Egia). 18.00-20.00. Hilean bi astearte.
  • Gaztelerazko taldea, online-presentziala. 17.30-19.30. Hilean bi astearte.

Saio bakoitzean erronka oso berezi bat jasoko duzu, eta hamabost egun izango dituzu, argazkiak egin eta aukezteko.
Hurrengo saioan emaitzak komentatuko ditugu, eta irekitzen diren aukerak eta galderak arakatu.
Bukatzean, erronka berri bat jasoko da. Erronkek argazkilaritzaren teknika, argazkilari interesgarriak, argazki sekuentziak, ikuskera ezberdinak, gai interesgarriak….izango dituzte oinarri.

Argazkilaritza ikastaro hau egiteko, edozein argazki kamera erabili dezakezu.

Urtean zehar, batez ere online jarduten den taldeari begira, elkarketa presentzialak proposatuko dira klase orduetatik kanpo: argazki liburuak ezagutu, erakusketa interesgarriak bisitatu, kalean egiteko ariketaren bat proposatu, pote bat hartu….

Dinamizatzailea: Nagore Legarreta

Txondorra

Utzi erantzuna