Hau Egia Da (EBA32)

abenduak 31, 2022 | Egia Bizirik

Auzoan kultur aniztasunaren baitako bizikidetza lantzeko eta “Hau Egia Da!” proiektuari jarraipena emateko asmoz, hainbat ekimen eman dira aurrera. Horien artean, auzoko elkarteetako kideei eta bizilagunei zuzendutako “Elkarbizitza eta zurrumurruak” formakuntza zikloa eta “Egiazko auzoa” proiektua.

Formakuntza zikloa Udaleko Kultur aniztasunaren bulegoak antolatu du, eta bi saioz osatu da. Lehenengoa saioan, Elkarrekin ikerketa eta gizarte ekintza kooperatibako kideen eskutik, kulturarteko ereduaz hausnartu eta berau lantzeko tresnak elkarbanatu ziren. Bigarren saioan, eta Asier Gallastegiren eskutik, parte hartzaileek aukera izan zuten zurrumurruei aurre egiteko komunikazio estrategiak lantzeko.

Sos Arrazakeria, Emaus Gizarte fundazioa eta Darkum elkarteko kideek bultzatutako “Egiazko auzoa” proiektuak, auzoan bizi diren pertsonen artean (migrante zein autoktono) harremanak sustatzeko helburua du. Urte osoan zehar parte hartze prozesu bat egin dute hainbat eragilerekin eta hilean behin Darkumek bizikletak konpontzeko tailerrak eskainiko ditu Plaza Haundin.

(Egia Bizirik Aldizkaria 32)

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna