Guztiontzako egia auzotar sarea (EBA35)

abenduak 18, 2025 | Egia Bizirik

Dagoeneko bi urte daramatzagu auzoan lanean, eta gure nahia da auzotarren artean elkarbizitza osasuntsua garatzea. Adin, arraza, jaiolekuez haratago elkar zaintzea alegia!  
Horretarako, auzoan bizi eta bizitza egiten dugunon artean harremanak sortu eta sakontzeko hainbat ekimen egiten ditugu. Hilabetean behin Blas de Otero plazan biltzen gara, kale egoeran dauden pertsonak, jatorria beste herrialdeetan duten Egiatarrak eta Egian jaio eta bizi garen auzotarrak, jolasteko, pelukeria tailerrak egiteko edo eta guztion artean mural bat margotzeko. Begietara so egin, entzun eta hitzak elkar trukatu, batak besteaz ikasiz eta elkarrekin barre egin.
Salatu nahi dugu Donostiako udaltzainak saio guztietan agertzen direla, identifikatzen gaituztela eta mezu arrazistak esaten dizkigutela. 
Urte hasieran topaketak egin genituen arrazakeriari nola aurre egin aztertzeko eta segurtasuna zer den eta nola landu hausnartzeko. Porrontxotan, Kuadrila mundialean elkar topo egin genuen,  guztiok elkarrekin jaietan parte hartzeko. Bide honetatik lanean jarraitzeko gogoz eta ilusioz gaude. Argi daukagu: esperientziak erakusten digu hau dela bidea, Egia guztiona da eta guztiontzat! 
Elkarrekin, nahastuak bizi gaitezen! 

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna