Gordegiak bi bideo historiko aurkezten ditu; 77ko barrikadak eta 86ko euskal dantzak

apirilak 16, 2025 | Gordegia

Egunerokotasunean Gordegiako web gunean (gordegia.eus) irudi “berriak” argitaratzen ditugun arren, gaurkoan bi bideo nabarmendu nahi izan ditugu; 1977ko amnistiaren aldeko astean jarritako barrikadena eta 1986an Trebeskak Plaza Berrin egindako euskal dantzen emanaldikoak. Biak Euskadiko Filmategian eskuratuak izan dira, 77koak Juan Jose Lasarenak dira eta 86koak Angel Lermarenak. Adi, bideoek ez dute soinurik.

1977-05 Amnistiaren aldeko astea

Bideoaren orrialdea: https://gordegia.eus/bideoa/grd96-001/

1986 Trebeskaren emanaldia Plaza Berrin

Bideoaren orrialdea: https://gordegia.eus/bideoa/grd167-001/

Gordegia

Egiako Artxibategi Grafikoa
2019tik Auzoko memoria kolektiboa irudien bidez lantzen gabiltza. Artxibo osoa webgunean ikusgai daukazue.
www.gordegia.eus

Utzi erantzuna