Gordegia (EBA34)
abenduak 19, 2024 | Egia Bizirik
Aurten, GORDEGIAk 5 urte bete ditu. Aurten, besteren artean, ekimen hauek antolatu ditugu:
- Adrian Ortubay Diez unibertsitateko praktikalariak Egiako gentrifikazio-prozesua aztertu du.
- Inauterietan Fotokola prestatu genuen, nahi zuen guztiak argazkia egin eta web gunera igotzeko.
- Maiatz aldera, argazki erakusketa antolatu genuen Garberan.
- Inprobisazio hutsez, auzoko hainbat erakuslehio itsusitu atondu genituen.
- Kiroldegi barruan eta frontoian argazkiak jarri genituen.
- Azaroan, “Atotxa-Egia” liburuaren aurkezpena egin genuen Kike Otaegi Arizmendiren eskutik.
- 2025eko EGUTEGIA salgai jarri dugu.
Horiez gain, abenduan, urtea bukatu eta urteurrena ospatzeko, batetik, erakusketa jarriko dugu kultur etxean, eta, bestetik, argazki-emanaldi komentatua antolatuko dugu.
(Egia Bizirik Aldizkaria 34)
https://goraegia.eus/ahotsa/kalean-da-egia-bizirik-aldizkaria/
![](https://goraegia.eus/wp-content/uploads/2024/05/Egia-bizirik-logoa-2-700-150x150.jpg)
Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea