Gordegia auzoa apaintzen (EBA35)
abenduak 18, 2025 | Egia Bizirik
Gordegian, auzoa apaintzeari ekin diogu aurten, eta horretan jarraituko dugu datorren urtean ere. Hamaika txoko ditugu auzoan zaindu beharrekoak, xikinkeriak eta utzikeriak hartutakoak.
Karmengo Ama kalearekin hasi gara: kaleraren erdialdean esker-eskuin jarri ditugu tamaina handiko bi argazki hauek, eta horretan jarraitu asmo dugu.
Gure ohiko zereginak ere zintzo bete ditugu aurten: argazkiak jaso, dokumentatu eta
web orrian jarri (gordegia.eus). Argazki erakusketa ere egin dugu, eta 2026an ere egingo dugu. Auzotarrei biziki eskatzen dizuegu etxean gorderik dituzuen argazkien artean auzoarentzat interesanteak izan daitezkeenak guri helaraztea, horrela osatuko baitugu auzoaren memoria grafiko dotorea.
Seguimos en Gordegia (gordegia.eus) incansables trabajando en la tarea de recoger todo el material que sirva para engordar el archivo de memoria del barrio. Fotos, videos, libros, mapas, documentos… todo aquello que se refiera al barrio nos interesa: sus gentes, sucesos, historias de ayer y de hoy.
Mira en los cajones de casa si hay alguna foto olvidada, algún librillo, algún papel… que sean interesantes para la memoria del barrio, y háznoslas llegar. El barrio lo agradecerá.
Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea