Gora Egia!-ren irudi berria

irailak 11, 2022 | Gora Egia!

Auzo osoak ikusteko moduan Gora Egia!-ren irudi berriarekin egindako iragarkia estreinatu dugu! Webgunea etengabe garatzen goazen heinean gure iruditegia ere egokitu dugu, fuksia kolorea ardatz, GORA EGIA! eta GORAEGIA.EUS markak erabiliko ditugu unean uneko.

Nahikoa zabaldu den arren oraindik gure egitasmoak bide luzea dauka auzokide guztiek ezagutu dezaten. Porrontxo Jaietako kuadrilekin egindako elkarlanak asko lagunduko du ezagutzera ematen eta azken egunetan porrontxojaiak.goraegia.eus webgunea ehundaka bisita jasotzen ari da.

Esateko zerbait duen eragile eta norbanako orori gonbidapena luzatzen diogu webgunean bere deialdi, albiste, iritzi artikulo eta iragarkiak igotzera! Guk Telegram kanalean, posta bidezko harpidetzan eta sare sozialetan zabalduko ditugu! Horretaz gain eragileentzako webguneak sortzeko (doakoak) eta albisteetan izen emateak biltzeko inprimakiak sortzeko zerbitzuak ditugu.

Gozatu jaiak eta Gora Egia!

Gora Egia!

Egiako Plaza birtuala

Utzi erantzuna