Euskal errepublika (Karmengo ama) kaleko goiko partean denda txiki berria!

apirilak 18, 2021 | Alain Urizar

Euskal Errepublika (Karmengo ama) kaleko 67. portalearen ondoan janari denda berria ireki dute.

Duela hilabete batzuk Ogi Berri txiki bat zegoen eta itxi egin zuten. Pena handia hartu genuen Egiako goiko parte horretan bizi garenok. Denda txiki hauek inguruari behar dituen oinarrizko produktu batzuk eskaintzeaz gain, bizia sortzen dute. Jendea bertan topatzen da, dendariak bizilagunak ezagutzen ditu, konfiantza eta segurtasun inguru bat sortzen da.

Ongi etorri Elena Janaridenda!

Alain Urizar

Utzi erantzuna