Etxebizitzaren arazoa (EBA35)

abenduak 18, 2025 | Egia Bizirik

Agintariak etxebizitzari buruz aritzen direnean, badirudi konpondutako arazo batez ari direla, guztiok dakigunean ez dela horrela. Egian, eta Donostian oro har, etxebizitza eskuragarrien faltan gaude, eta jende asko oso egoera latzean bizitzen ari da, neurriz kanpoko prezioetan. Administrazioari proiektu erraldoiak bururatzen zaizkio (Auditz-Akular, Añorga Txiki, Infernua edota, gurean, Aldakonea), auzoetako egitura errespetatzen ez dutenak, ingurugiroa eta natura kontuan hartzen ez dituztenak, eta zerbitzu publikoen eskaintza urria dutenak. Eta era berean, ahaztu egiten dituzte hutsik edo turismoari jarrita dauden etxebizitza guztiak.
Aurrekoari gehitu behar zaizkio ugaritzen ari diren etxegabetzeak, duela gutxi Aldapa kalean ikusi duguna kasu. Etxe batetik hamaika lagun kaleratu zituzten, tartean haurdun zegoen emakumea eta beste familia bat 11 urteko haurrarekin. Zortzi logeletako etxebizitza handi batean bizi ziren guztiak, gela bakoitzagatik hilean 600 € ordainduz, baina espekulazio kasu gordin honetan, kontratuak egonda ere, bitartekariak ez zion jabeari ordaintzen.
Egia Bizirik auzo elkarteak horrelako auzien salaketa egiten jarraituko du, alokatzeko etxebizitza publikoa aldarrikatuz, Egian bizitzea ez dadin gauza eskisitoa izan egiatarrontzat.
PROBLEMATICA DE LA VIVENDA
Las autoridades hablan de la vivienda como si fuese un problema que ya está arreglado, cuando evidentemente no es así. En Egia, y en Donostia en general, estamos a falta de vivienda asequible, y mucha gente está viviendo en condiciones de absoluta precariedad, y a unos precios desorbitados. A la administración solo se le ocurren proyectos grandiosos (en Auditz-Akular, Añorga Txiki, Infierno o, en nuestro barrio, Aldakonea) que no respetan la idiosincrasia de los barrios ni el medio ambiente y la naturaleza, y con una oferta de servicios públicos insuficiente. Sin embargo, se les olvida la gran cantidad de pisos vacíos o dedicados al turismo.
Además de todo lo anterior, son frecuentes los casos de desahucio, como el que ocurrió recientemente en la calle Aldapa, en el que fueron desalojadas de sus habitaciones once personas, entre ellas una mujer embarazada y otra familia con un niño de 11 años. Estas personas vivían en una vivienda grande de 8 habitaciones, y pagaban un contrato de 600 € mensuales por cada habitación, en un caso de especulación con un intermediario que finalmente no pagaba al propietario.
Egia Bizirik continuará haciendo un seguimiento de este problema y reivindicando la vivienda pública de alquiler, para que vivir en Egia no sea una exquisitez para los y las egiatarras.

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna