Etxebizitza sindikatua (EBA32)
urtarrilak 16, 2023 | Egia Bizirik
(Egia Bizirik Aldizkaria 32)
Egiako Etxebizitza Sindikatua eragile bat da etxebizitza, auzoa eta hiriaren merkantilizazioaren kontra borrokatu eta etxebizitza eskubidea gauzatzeko lan egiten duena. Gure jarduna, batetik rentisten gehiegikerien aurrean aholkularitza eta salaketa egitea da, eta bestetik, espekulazioa, gentrifikazioa eta turistifikazioa hauspotzen dituen politika publikoei aurre egitea. Helburu dugu etxabizitzaren desmerkantilizazioa lortzea eta hiriak negozio egiteko esparrua izatetik bizitza partekatuak garatuko diren espazio bihurtzea.
Gurekin harremanetan jarri zaitezke etxebizitzaren jabearekin arazoak badituzu edota aholkua behar baduzu:
Emaila: egiakoetxebizitzasindikatua@gmail.com
• Mugikorra:688772426
Gurekin lan egin nahi baduzu, astelehenero arratsaldeko 18:00tan Txondorran elkartzen gara.

Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea