Errigorako saskiak eskatzeko aukera
urriak 23, 2025 | Errigora - Egia
Kaixo lagun!
Saskiak eskatzeko sakatu hemen: www.errigora.eus
Epea: azaroak 13
EZINBESTEKOAK, euskararentzat Agerrean
Nafarroa erdi eta hegoaldean lanean ari diren euskalgintzako eragileak (AEK, Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia) ezinbestekoak dira euskararentzat. Euskarak zonaldean arnasa har dezan bertatik eta bertarako egiten dute lan. Zuhaitz bat balira bezala hizkuntza sustraitzeko lanetan ari dira, baina baita bertako euskaldunek arnasa har dezaten aire kutsatua garbi bilakatzen ere. Udaberriro-udaberriro loratzen dira, hizkuntza ez dadin zimeldu.
Lanean jarrai dezaten, ezinbestekoak garenak gainontzeko lurraldetako euskalzaleok gara. Asmo horretan auzolana tresnarik baliotsuena, ezinbesteko elkartasun-keinua da Euskarari Puzka kanpaina, saskiak eskatuz balioaren %25a Ager zonaldeko euskalgintzara bideratzen delako.

Errigora - Egia
Errigora ekimenean laguntzeko taldea.