Errigora: Olioa, pasta eta kontserbak
martxoak 13, 2025 | Errigora - Egia
Eskutik Eskura Errigoraren bi kanpaina nagusietako bat da, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko baratzeko produktuak Euskal Herriko plazara ekarri nahi dituena. Martxoaren 10etik 26ra oliba-olio birjina estra, ardoak eta arroz-, pasta-, lekale- eta kontserba-sortak eskatzeko aukera izango duzu ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta. Eta hau guztia auzolanean egiten dugu, 200 bat herritan urtez urte lanean ari diren boluntario nekaezinen lanari esker.
Eskaerak egiteko: www.errigora.eus
Eskaerak jasotzeko: Mundubat (lehenego Txoko Internazionalista)

Errigora - Egia
Errigora ekimenean laguntzeko taldea.