Errigora – Eskatu olioa, kontserbak, arroza, pasta eta lekaleak
martxoak 12, 2023 | Errigora - Egia
Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina. Martxoaren 29ra arte, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak eskatzeko aukera izango da, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Guztiak dira kalitate bikainekoak eta guztiek daramate Errigora Balioak berme-zigilua.
egin zure eskaera berandu baino lehen
Honezkero ondotxo dakizun bezala, aukera paregabea duzu etxeko despentsa betetzeko, baina, gainera, kanpaina honetan parte hartuz:
- Bertako elikagaien alde egingo duzu.
- Euskara indartuko duzu.
- Auzolana bultzatuko duzu eta
- Ekoizpenean bidezko harremanak sustatuko dituzu.
Errigora - Egia
Errigora ekimenean laguntzeko taldea.