Eragileentzako elkarlanerako deia

ekainak 15, 2024 | ixiar KAS

Kaixo Egiatar!

Badira hiru urte pasatxo Egiako Kaleko Afari Solidarioak (KAS) ekimeneko boluntarioek, kaleko egoeran dauden pertsonei egunero-egunero afari beroa eskeintzeko lana hartu genuenetik. Gaur-gaurkoz Egian, Teresa Kalkuta plazako zubiaren azpian, batez beste 100 lagunei ematen diegu afaltzen gauero. KAS Egian arrastaka gabiltza lan honek suposatzen duen material/elikagai gastuei aurre egiteko nola kozinatzeko boluntarioak aurkitzeko.

Arazo-egoera hori neurri apal batean soluzionatzeko ideia bat bururatu zaigu: auzoko eragile, elkarte, kolektibo zein lagun taldeen parte- hartzearekin hilabetean behin kozinatzeko prest leudeken lau talde osatzea. Talde bakoitzak hilabetean behin 80-100 lagunentzat kozinatzeko ardura hartuko luke. Modu horretara egun bateko afaria bermatzea lortuko litzateke eta arrakasta itzela litzateke Egiako KASen egiten dugun lana arintzeko.

Hortaz, auzoko kolektibo, elkarte, eragile, lagun-talde eta norbanakoei elkarlan eta elkartasun deia egiten dizuegu, elkar laguntza sareen bidez, instituzioek gosearen errealitatearen aurrean erakusten duten utzikeriari aurre egiteko. KAS Egiak zinez eta bihotzez eskertuko genuke proposamena hedatu, elkarbanatu eta baloratzea, eta, edozein beste ekarpen edo laguntza ideia dela ere KAS Egia taldearekin harremanetan jartzea.

Guztion artean egin dezagun KAS Egia ! Harremanetarako: Marta (636705472) Ixiar (606906822)

ixiar KAS

1 Comments

  1. Rosa on ekainak 18, 2024 at 09:34

    Kaixo, taldetxo bat prest azaldu Gara, jakin nahi genuke ea sukalderen bat erabiltzeko aukera dagoen, Arranon adibidez.
    Antolatzeko deituko nizueke.
    Aio

Utzi erantzuna