ELTZEKARIEN ESKAINTZA
urriak 25, 2022 | Azoka Txikia
Arguedasen (Nafarroa) dago El Alcaravan, Bardeetatik 2 kmra. Arrozak, dilistak, garbantzua, oloa eta antzeko produktu ekologikoak ekoizten dituzten, baita irinak ere.
Eskaera egiteko epea, azaroaren 1a eta azaroaren bigarren astean iritsiko da.
Ordainketa transferentzia bidez izango da, azaroaren 1etik aurrera bidaliko dizuegu kopurua eta kontu-korronte zenbakia; kasu honetan ezingo da bizuma erabili.
Eltzekarien whatsapp taldean sartzeko esteka hau da: https://chat.whatsapp.com/EIJ1RpgppTLBx6AqRfiTDS
Formularioaren amaieran “Bidali” botoiari eman behar zaio, bestela ez dugu eskaera jasotzen eta.
Litekeena da eskaera osoa egiten dugunerako prezioak aldatzea…
Elikadura-burujabetzaren bidean aurrera goaz!!!