Egihaurgunea (EBA35)
abenduak 18, 2025 | Egia Bizirik
Hamaika urte pasa dira Egihaurguneak 2014. urtean 0-6 urte bitarteko haurrren eta hauen familien beharrei erantzuteko egitasmoa sortu zela. Haurrentzat berdintasunez eta askatasunez aritzeko jarduerak antolatzen ditugu eta beraien heziketan lagungarri suertatuko den espazioa dugu Egiako Haur Txokoan asteartetik igandera goizeko ordutegian. Gainera, auzoko dinamika eta gurasoen hamerramanak bultzatzeko elkar-trukerako gune euskalduna eskaintzen dugu.
- urtea hasi dugu Egiako txikienak Haur Txokoan biltzen; otsailean Lalala Soinu Gelaren eskutik 0-3 urte bitarteko haurrentzako musika tailerraz gozatu dugu. Maiatzean Bizipoza ekimenarekin bat egin eta guraso bolondresak muntaia eta jasoketan laguntzen ibili ginen. Ekainean Adunan egon ginen Zirkuolan familientzako zirko saio batean, zirkuko disziplinak probatzen. Uda amaitzeko Porrontxo Jaietan Plisti Plastaren eskutik ekojolas saioa egin genuen, eta beste arratsalde batean gurasoek antolatutako eskulan tailerrak. Azaroan elkartekideei eta bazkide berriei zuzendutako Topaketak egin genituen, elkartearen indarrak neurtu eta 2026rako haur zein familientzako plangintza erakargarri bat prestatzeko. Mila esker aukeragaitik.
Informazio gehiago: https://egihaurgunea.blogspot.com/ egihaurgune@gmail.com
11 años ya que Egihaurgune funciona en el barrio. Empezamos el año ofreciendo el Haur Txoko en horario de mañana; en febrero gozamos del taller de musika Lalala Soinu Gela para las criaturas de 0-3 años; en mayo nos sumamos a la fiesta de Bizipoza; en junio nos acercamos a Aduna a probar disciplinas cirquenses con Zirkuolan; fin de verano con Porrontxos, donde organizamos ecojuegos con Plisti Plasta; en noviembre hemos tenido los Encuentros dirigidos a la gente asociada y a la recien asociada, para dar un repaso a la asociación y preparar un plan atractivo para las criaturas y sus familias.
Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea