Egihaurgune elkartea (EBA34)
abenduak 29, 2024 | Egia Bizirik
Egihaurguneak, 0-6 urte bitarteko haurrak, berdintasunez eta askatasunez aritzeko gunea izateaz gain, gurasoei, harremantzeko eta auzoko dinamiketan parte hartzeko gune euskalduna eskeintzen die. Aurtengo ekimen batzuk aipatzearren:
- Martxoan, Korrikarekin bat egin eta gure txikiek lekukoa eraman zuten Egian zehar.
- Maiatzean “Sustraietatik eraldatuz, haur literatura berdintasunaren aldeko aliatu” dokumentala ikusi eta ondoren solasaldia izan genuen Teila Fabrikan.
- Ekainean, “Samba badago” haurrentzako kontzertua antolatu genuen Txondorran.
- Irailean, Porrontxo jaietan, haurren adinaren araberako gune ezberdinak antolatu genituen, jolas egokituak eskeiniz.
- Abenduaren 1ean kide berrientzako “Ongi etorri topaketak” egin ditugu Haurtxokoan.
Zain gaituzu Atotxako dorrepean.
689 789 629
(Egia Bizirik Aldizkaria 34)
https://goraegia.eus/ahotsa/kalean-da-egia-bizirik-aldizkaria/
Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea