Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugula ekimena duela 5 urte izan zen
urtarrilak 8, 2021 | Alain Urizar
Gaurko egunez duela 5 urte, 2016ko urtarrilaren 8an, ‘Egian euskaraz bizi nahi dugulako’ ekimena abiatu zuten Donostiako Egia auzoan.
Otsailaren 26ra bitartean auzoko eragileek euskaraz aritzeko konpromisoa hartu zuten, eta otsailaren 26tik martxoaren 4ra norbanakoek. Euskaldunen ahalduntze kolektiboa bilatzen zuen ekimen hau eredu hartuz antzeko esperientziak abiatu dira gerora.
Ikusi ekimena laburbiltzen duen bideoa:
Ziur zu ere agertzen zarela!