Egialai (EBA35)
abenduak 18, 2025 | Egia Bizirik
EGIALAI
Ohartzerako joan zaigu beste ikasturte bat. 2026an hirugarren urteurrena ospatuko dugu. Bagoaz aurrera pixkanaka eta pozik gaude. Ikastaroetan gero eta jende gehiago ari da parte hartzen eta kirol taldea bera ere egonkortu egin da. Oraintxe, Aitor Ikastolarekin batera antolatuta, 28 ume aritzen dira frontoian; asteartetan 35 emakumez osatutako hiru talde ditugu; ostegunetan gizonen ligaxkan aritzen dira beste 25, eta ostiraletan partiduak jokatzen dira. Gero eta talde gehiago izatea seinale ona da, baina arazoak ditugu guztiok ez baikara frontoian sartzen. Adibidez, taldeko kide batzuek beste frontoi batzuk alokatu behar izaten dituzte jokatu ahal izateko. Gainera, urtetik urtera frontoiaren alokairua gora doa: esaterako, aurten 17 eurotik gora ordaindu behar dugu frontoia erabiltzen dugun ordu bakoitzeko. Urte osorako ordainketa dirutza da, milaka euro, gu bezalako kirol-talde xume batentzat, eta diru laguntzak motz geratzen dira. Gastu guztiak ordaintzeko, garagardo feria, txoznak eta urteurren festa egiten ditugu, zuei guztioi esker, noski, baina uste dugu Udalak esku hartu behar duela horrelako egoerak bideratzeko. Lortuko al dugu datorren urterako frontoiaren alokairuaren gaia konpontzea? Saiatuko gara!
Vamos haciendo camino, pelotazo a pelotazo. 2026 sera el tercer año de funcionamiento. Ahora mismo, 28 infantes de Aitor Ikastola se divierten en el frontón con Egialai; 35 mujeres completan tres grupos; en la liguilla de hombres andan 25, y los viernes se juegan partidos. Es buena señal que cada vez seamos más, pero el gasto de alquiler del frontón sube y sube, y el Ayuntamiento no acaba de enterarse. ¿Conseguiremos el año que viene solucionar el problema del alquiler del frontón? ¡Haremos lo indecible porque asi sea!
Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea