Egiako bizilagunei laguntza eske

martxoak 12, 2021 | zurine

Egiako auzotarrei laguntza: Koronabirusaren krisiak okertu egin du kalean bizi direnen edo egoera prekarioan bizi diren pertsonen egunerokoa. Une honetan, Donostiako Hiritarron Harrera Sarearen zeregin nagusia pertsona hauentzat janaria lortu eta banatzea da.
Duela aste batzuetatik alde zaharreko Plaza Berrian (konstian) gauero gauero boluntarioek afaria eramaten diete kale egoeran dauden pertsonei. Gaur egun, 25 pertsona ingururentzako afaria prestatzen dute.
Hasieran, 7 boluntario hasi ziren eta astean bakoitzak behin kozinatzeko konpromisoa hartzen zuen. Orain 14 boluntario dira eta bakoitzari bi astean behin kozinatzea tokatzen zaio. Hala ere ,nahiko lukete konstiko karga pixka bat banatzeko proposatzen digute Egian halako sare bat sortzea.
Boluntario bakoitzak 10 pertsonentzako afaria kozinatu beharko luke eta estazio inguruan banatuko genuke janaria. Geroz eta boluntario gehiago izan, lana hobe bana daiteke. Prest egotekotan, izena eman egiazaintzasarea@gmail.com helbidean.
Izena ematen duten boluntarioekin bilera bat egingo dugu eta antolaketa prestatu.

zurine

Utzi erantzuna