Egiako babes ofizialeko etxebizitza bat berreskuratu du udalak
maiatzak 31, 2023 | Fernando Olalde - Patas
(Irutxuloko Hitza 2023/05/30)
Egiako Atotxa eremuko babes ofizialeko etxebizitza bat merkatu librean zegoen 300.000 eurotik gorako prezioarekin, baina udalak berreskuratu egin du, 121.792 euro ordainduta. Hala azaldu du Eneko Goia alkateak Tokiko Gobernu Batzordearen osteko prentsaurrekoan: “Etxebizitza babestua da, baina kalifikazio epea igaro ondoren etxebizitza libre bilakatu da. Hala ere, ez da iraungi udalak emakidaren 75 urteetan etxebizitzaren jabetzaren eskualdaketetan gorde zuen lehentasunez erosteko eskubidea”. Horrela, eskubide hori exekutatu du udalak, etxebizitza horrek jabetza publikokoa izaten jarraitu dezan.
Etxebizitzaren jatorrizko prezioa da udalak ordainduko duena, baina KPI-aren igoera aplikatuta. Horrez gain, etxebizitzan urteotan egindako hobekuntzek eta mantentze lanek udalak ordainduko duen prezioa igoko dute.
Egiako babes ofizialeko etxebizitza bat berreskuratu du udalak