Egia Zeinuka: Izen ematea
irailak 10, 2021 | Ezezaguna
Ikasturte hasierarekin, Egia Zeinuka elkarteak bere jarduna berrartu du, eta zeinu hizkuntzari buruzko hainbat jarduera egingo dituzte Egian urritik aurrera. Hain zuzen, pertsona gorrek bizi duten errealitataren inguruko hitzaldiak, zeinu hizkuntza ikastaroak, haurrentzako jolasak, ‘zeinu potea’, ipuin kontalariak eta bestelako jarduerak antolatuko dituzte.
Urritik haurrera egingo dituzten jardueretan parte hartu ahal izateko, izena eman behar da, Internet bidezko galdetegi bat beteta.
Irutxuloko hitzako albistea (Beñat Parra)
Ezezaguna
Webgunean saiorik hasi gabe, anonimoki egindako argitalpenak.