Egia Zeinuka (EBA34
abenduak 29, 2024 | Egia Bizirik
Sei urte jada Egia Zeinukarekin. Pertsona gorren egunerokotasuna ikusarazteko ta zeinu hizkuntza gure egiteko asmoz sortu genuen elkartea. Aurten egindakoari dagokionez, jarraian aipu batzuk.
Ekainean Zeinu hizkuntza eguna ospatu genuen. Ander Bedialauneta adituak azaldu zizkigun pertsona gorrek kirol munduan dituzten oztopoak. Egialairekin batera, Garagardotegian zeinu poteoa egin genuen, pertsona gorren eta entzuleen artean zeinu hizkuntzan komunikatzeko.
Egiako Kultur etxeak Zeinukako ipuin kontaketak antolatzen ditu, eta 2024-2025 ikasturterako Zeinu hizkuntza ikastaroa antolatu du. Pozik diogu auzoan urrats garrantzitsuak eman ditugula gorren errealitatea ikusarazteko eta gogoan hartzeko. Horretan jarraituko dugu, noski!
(Egia Bizirik Aldizkaria 34)
https://goraegia.eus/ahotsa/kalean-da-egia-bizirik-aldizkaria/

Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea