Egia Zeinuka (EBA33)

urtarrilak 3, 2024 | Egia Bizirik

(Egia Bizirik Aldizkaria 33)

Gorreria gizartean ikusezina den desgaitasuna da. Entzumen urritasuna duten pertsonek, urritasun maila ezberdinak izan ditzakete eta pertsonaren arabera komunikatzeko zailtasun gehiago edo gutxiago, baina denek badute zerbait amankomunean: informazioa eskura ez izatea; eta hori da haien guztien oztopo nagusia eta horrek berak isolatzen ditu gehien. 
Haien errealitatera hurbiltzeko eta ikusarazteko, Egia Zeinukako ekimenei hasiera eman genien duela sei urte. Gorren eta entzuleen artean komunikazio espazioak irabazi asmoz zeinu-poteo arrakastatsuak antolatu izan ditugu. Bestetik, pertsona gor batek gidatuta, zeinu hizkuntza modu erraz eta naturalean ikasteko ikastaroak martxan ditugu; horretarako Kultur etxeak gela bat uzten digu eta hilean behin ipuin kontalaria zeinu hizkuntzaz eskaintzen du. Auzoko beste hainbat eragilerekin ere izan dugu elkarlana: Antxeta aisialdi taldeak bere ekimenak ume gorrentzako ere egokitu ditu; Lauaizeta institutuak eskolaz kanpoako jardueretan zeinu hizkuntza ikastaroak eskaini; Porrontxo jai batzordeak jai egitaraua gurekin adostuta; Jaialai elkartearekin zeinu poteoa antolatuta… Pixkanaka, denon artean, pertsona gorrek baldintza berdinetan parte hartu ahal izateko espazioak irabaziz goaz, Egia inklusiboagoa sortzen ari gara. 2024an elkarlanerako guneak sortzen eta denontzako beharko lukeen Egia eraikitzeko bidean jarraituko dugu. Segi eskuak astintzen!!!

La sordera es una discapacidad socialmente invisible, y a todas las personas que la sufren les afecta en un aspecto: pierden comunicación y eso mismo las aisla. Hace seis años que Egia Zeinuka trabaja en el barrio por la integración de las personas sordas , por crear espacios donde las personas sordas y oyentes se puedan comunicar. Zeinu poteo, cursos de lenguaje de signos… Colaboramos con agentes del barrio para que adecuen sus actividades a las necesidades de las personas sordas: con el grupo Antxeta de tiempo libre; con Lauaizeta Institutua; Porrontxo jai batzordea; asociación Jaialai. Poco a poco, vamos creando espacios donde las personas sordas puedan participar con más facilidad.

Egia Bizirik

Egiako Auzo Elkartea

Utzi erantzuna