Egia auzoa mapeatzen
irailak 13, 2021 | Ezezaguna
Zer da mapaketa kolektiboa?
Mapaketa kolektiboa lurraldeari buruzko kontakizun kolektibo bat eraikitzeko sorkuntza-prozesu bat da, parte-hartzaileek elkarlanerako espazio batean dituzten eguneroko jakintza eta esperientziak trukatuz sortua. Lurraldeetan gertatzen diren istorioak ikusarazteko balio du, bai eta errealitate sozialei eta horiek biztanleengan duten eraginari heltzeko ere.
Mapa pentsamendu kolektiboa bultzatzen duen tresna bat da, eta begirada komunitario eta eraldatzaile baten garapena sustatzen du. Izan ere, mapatik abiatuta, aldaketa sortzeko ekintza hartu behar da.
Zergatik mapeatu Egia auzoa?
Hiriek eta auzoek gero eta aniztasun soziokultural handiagoa dute. Egia auzoan, halaber, migrazio-prozesuak bizi izan dituzten pertsona asko bizi dira. Hala ere, askotan, auzotar berri eta zaharrek zailtasunak izaten dituzte euren artean harremanak izateko, eta askotan bazterketa eta arrazakeria ere sortzen dira. Mesfidantzaren, arbuioaren eta beldurraren aurkako antidotoa elkarrengana hurbiltzea eta elkar ezagutzea da, bizikidetza ikaskuntzarako eta aberastasun pertsonal eta sozialerako aukera gisa ikusita.
Zer aurkitu dugu auzoa mapeatzen?
2021eko ekainaren 13an, Egiako bizilagunak Plaza Haundin elkartu ginen elkar ezagutzeko, eta, auzoan zehar egiten ditugun eguneroko ibilbideetatik abiatuta, egon litezkeen TOPAGUNEAK identifikatu ditugu; hau da, pertsona ezberdinok askotan okupatzen ditugun espazioak.
Hala ere, hurbiltzea, elkar ezagutzea, elkarrekin bizitzea eta auzoa eraldatzea ahalbidetzen duten espazioak dira.
Modu kolektiboan eraiki dugun mapak, orduan, espazio horiek zeintzuk diren islatu nahi du, pertsonok bizikidetza sortzeko balia ditzagun. MAPA BIZIA da, DINAMIKOA; izan ere, identifikatu ditugunak baino askoz elkargune gehiago daudenez, mapa osatzen joatea da asmoa, eta, horrekin batera, Egian gero eta bizikidetza handiagoa sustatzea!
Ezezaguna
Webgunean saiorik hasi gabe, anonimoki egindako argitalpenak.