EGIA AUZOA ISOLATUA
apirilak 13, 2021 | Egia Bizirik
Gertatu da. Auzoa konfinatu dute; eta ez da koronabirusaren ondorioz izan. Udalak eraman gaitu egoera honetara.
Astiñeneko (Loiola) zubia itxita egon zen denbora luzean zehar. Ondoren, epe labur baterako aurreikusi ziren obrak etorri ziren. Badira hilabeteak obrak geldirik daudela.
Mundaizeko bidea. Ezer berririk ez. Itxi egin zuten eta hala dirau. Badira hilabeteak obra geldirik dagoela.
Iztuetako biaduktua. Beste bat. Primerako obra izango zela zioten. Hasi orduko erori zen. Nola ez, hau ere gelditua.
Zer gertatzen da udalaren obrekin? Izan ere, hodi biltzailearekin (ere gertatu zitzaigun halako zerbait. Obra hasi eta bat-batean, dena gelditu zen. Azaldu zigutenez, ez omen zituzten planoak aurretiaz ondo begiratu. Beste enpresa bat kontratatu behar izan zuten.
Horren zaila al da gauzak zuzentazunez burutzea? Ez dago baina dimisiorik, ez dago autokritikarik.
Eta oraindik beste haundikeria bat datorkigu: Tren geltokiaren obra. Etorkizun batean (inork ez daki noiz) etorriko den abiadura handiko trenarena. Isolamendua are gehiago pairatuko dugu pasadizua ixten duten momentuan.
Bitartean, dirutza empresa eraikitzaile handien eskuetara.
Eta auzoa, konfinatua!
Isilik jarraitu behar al dugu?
Aski da!
Egia Bizirik
Egiako Auzo Elkartea